Lorategi Botanikoa

Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi botanikoa Angel de Diego arkitektoak diseinatu zuen, eta 2002an zabaldu zituen ateak. Hirigunean kokatuta dagoen museo bizia da, eta han, landaredia arte bihurtzen da.

Bertara gerturatzeko sarrera desberdinak ditu; garrantzitsuena, Dorre kaleko lorategi zuriaren atea. 60.000 m2-ko lorategi honetan, mundu osotik ekarritako 300 zurezko espezie desberdin baino gehiago daude. Gainera lorategiak zonalde desberdinak ditu, eta bakoitzak bere ezaugarri eta bitxikeriak dauzka.

Lorategia talaia batean kokatuta dago, eta Triano izeneko mendiak dauzka aurrez aurre Bertan, landare autoktonoez gain munduko inguru desberdinetako landareak ditugu ikusgai: papiroa, pinsapoa, Jupiterren zuhaitz zuria, hosto erorkorreko magnoliak, sasi-akazia arrosa, indi gaztaina gorria, azufaifoa, etab. 

Ramón Rubial
Langileen eskubideen alde lan egin zuen bere bizitza osoan

Bertako landareak eta exotikoak

Taxodium distichum
Ipar Amerikako hego-ekialdeko konifera bitxi honek urtero-urtero hostoak aldatzen ditu eta uretan bertan bizi daiteke.
Quercus robur
Haritzaren hostoa Bizkaiko sinboloa da

Landare bitxiak

Malus floribunda
Gauza guztiak ez dira diruditena. Japoniatik datozen fruitu hauek itxuraz gereziak badirudite ere, berez sagarrak dira.
Ginkgo biloba
Landare batzuk benetako fosil bizidunak dira, Ginkgoa, esate baterako. 270 milioi urte baino gehiago dituen landare hau dinosaurioen garaian bizi izan zen eta azken glaziazioari aurre egin ahal izan zion.
Cyperus papyrus
Mediterraneoko hezeguneetako ihi bereizgarri hau antzinako egiptoarrek erabiltzen zuten, ezkuizkribuak idazteko balio zuen papiroa sortzeko.
Kokalekua

Dorrea, 30, 48902 Barakaldo

Ordutegiak

Apiriletik irailera:
10:00-22:00
Urritik martxora:
10:00-21:00

Kontaktua

94 4 37 58 05
 naturgela@barakaldo.eus

Close

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Close