Barakaldoko Udaleko Hezkuntza Sailak hainbat hezkuntza-programa sustatzen ditu udalerri barruko zein kanpoko ikasleentzat, herritarrentzat oro har eta talde antolatuentzat.

Urtean zehar bisita gidatuak eskaintzen zaizkie Ramon Rubial Lorategi Botanikoa ezagutu nahi duten guztiei, asteazkenero (gaztelaniaz) eta ostegunero (euskaraz), 11: 30ean bai eta zenbait asteburutan ere.

Ordu eta erdiko iraupena du, eta aldez aurretik eman behar da izena.

Talde antolatuek ere  eska dezakete Lorategi Botanikora edo Munoara bisita egiteko eguna eta ordua,  horretarako aukera egonez gero. 

Bisitak doakoak dira.

Ikasleak

Barakaldoko hezkuntza zentroei zuzenduta dauden doako bisita gidatuak egiten dira.

Bisita mota hauek HHko 5 urteko haurrentzat eta LHko 3. eta DBHko 4. mailako ikasleentzat dira. Gainera, Zientzia Astean batxilergoko ikasleentzako hitzaldi-tailerrak antolatzen ditugu, EHUrekin elkarlanean.

Eskatu bisitarako hitzordua

Talde antolatua edo elkartea izanez gero, eguna eta ordua zehaztu ditzakezue.

Banaka joan nahi baduzu, eman izena asteazkenekoan (gaztelaniaz) edo ostiralekoan (euskaraz).

Informa zaitez:
944375805
naturgela@barakaldo.eus

Lorategiaren lagunak

Natur Gelatik eskaintzen diren ekintzen berri izan nahi dutenek posta-elektroniko bat eman ahal digute, “Lorategiaren lagunak” izeneko datu-basean sartzeko. Horrela, eskura izango dute ekintzei buruzko informazioa .

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content